HARMAILATIK

Rio, Azcona eta Montalvo, Trialsin txapelketako irabazleak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko martxoaren 14a

Domekan jokatu zen TrialBici Zona Norte 2023 txapelketa Aretxabaletako Oztopo Trail parkean. Benjaminetatik hasi eta elite mailara arte, 42 txirrindularik hartu zuten parte, eta Iban Jimenez antolakuntzako kidearen arabera, "sekulako maila" izan zen. Txapelketak bost zirkuitu ditu eta txirrindulari bakoitzak bi buelta egin behar ditu. Hala, Adriá Rio izan zen irabazlea kadete maila; juniorrean, Mikel Azconak eskuratu zuen garaipena; eta elitean, Alejandro Montalvok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak