Trialsin txapelketa jokatuko da domekan, Aretxabaletan

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 10a, 14:00

TrialBici Zona Norte 2023 txapelketa jokatuko da domekan Aretxabaletako Oztopo Trial parkean. Berrogeita bi txirrindulari lehiatuko dira, benjamin kategoriatik elite mailara. Trialsin munduan ezagunak diren Baron anai madrildarrak Aretxabaletan izango dira. Euskal Herri mailan ezagunak diren Irene Caminos gipuzkoarrak eta Benito Ros nafarrak ere konfirmatu dute bertan izango direla.

Trial zaleek hitzordu garrantzitsua izango dute domeka honetan, hilaren 12an, Aretxabaletako Oztopo trial parkean. 10:00etan hasita, eta 14:00ak arte, 2023ko Trialsin txapelketa jokatuko da. Lehiatzen goiztiarrenak gazteenak izango dira, 10:00etatik 12:00etara. 12:00etan, aldiz, nagusien txanda iritsiko da; junior, elite eta masters-a kategoriakoak lehiatuko dira.

16 urtetik beherakoentzat, hau da, infantilentzat domekakoa egun garrantzitsua izango da, izan ere, batek baino gehiagok entsegu moduan hartuko du Aretxabaletako proba hau. Hurrengo domekan, martxoaren 19an, Murtzian lehiatuko dira Espainiako txapelketan. Gainera, uztailean Trialsin-eko Mundiala jokatuko da Arabako Durana herrian. 

Parte-hartzea ere maila altukoa izango da; Madriletik iritsiko dira Vera eta Dani Baron anaiak eta Alejandro Montalvo. Euskal Herri mailan ezagunak diren Irene Caminos eta Jon Areitio ere egongo dira Aretxabaletan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak