Iritsi da amaierara Aretxabaletako Behizain Eskolako bigarren edizioa

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mar. 8a, 13:00

Atzo eman zioten amaiera Aretxabaletako Areantza auzoko Etxebarri baserrian Behizain Eskolako bigarren edizioari. Pasa den urteko proba pilotuan bost ikasle aritu ziren eta aurten, bigarren edizio honetan lau ikasleek jaso dute formakuntza.

Atzo amaitu zen Behizain Eskolako bigarren edizioa Areantzako Etxebarri baserrian. Gainbehera dagoen sektorea da esnetarako behiena eta horri buelta eman nahian, pasa den urtean jarri zuten abian ikastaroa Eusko Jaurlaritzako HAZIk eta Gomiztegi kooperatibak. Egitasmo honekin erreleboa bermatu nahi da, eta gazteak baserri mundura gerturatzea.

Amaiera ekitaldian izan ziren Etxebarri baserrikoak diren Julen eta Agustin Abasolo anaiak eta baita ere Gurutze Mujika. Hantxe egon ziren ere Ane Garciandia Euskal Herriko abeltzain eskolako koordinatzailea, eta Eusko Jaurlaritzako HAZIko ordezkariak. Urrian hasi zuten ikasturtea eta ordutik hona denetarik egin dute ikasleek; Esnearen ekoizpena, kudeaketa, merkaturatzea... Sektorean egiten diren jarduera guztiak. Amaiera-ekitaldian, elkarrekin egon ziren pasa den urtean proba pilotuan parte hartu zuten hainbat ikasle, eta aurten aritu direnak. Aurtengo edizioan parte hartu dutenek diploma eta aulki bana jaso zuten oroigarri bezala.

Bigarren edizioa amaitutzat emanda, hirugarrenera begira jarri dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak