Klubeko presidentea da Agurtzane Elkoro eta, adierazi duenez, UDAtik nabarmendu nahi dute "arazoa ez duela futbola, baizik eta, gizarteak". "Horrelako jarrerak dauden unetik, gizartea gaixorik dago, eta horri erantzun bat eman behar zaio". Haren arabera, arazo honek "lehenago edo beranduago, konponbidea behar du", eta denen artean bilatu beharrekoa dela erantsi du, ez dutelako inor salatu nahi.