Udaltzain bat kaleratua Aretxabaletan lankideen intimitatea urratzeagatik

Txomin Madina Milikua 2023ko mar. 3a, 15:48

Epai batek emakume lankideak aldageletan grabatzen zituela frogatutzat emanda hartu du erabakia udalbatzak.

Martitzeneko ezohiko osoko bilkuran, udaltzainburu izandako R. B. M. kaleratzea erabaki zuten, han batutako zinegotzi guztien aldeko botoarekin –EAJ-koak eta EH Bildukoak–.

Udaltzainburu ohiaren eginkizunak behin-behinekoz etenda zeuden 2021eko otsailaren 24a ezkero, bi emakume lankidek haren aurkako salaketa jarri zutelako, udaltzainen aldagelan tableta bateko kamerarekin udaltzain emakumeak grabatzea egotzita. 2022ko urriaren 3an emandako epaian Bergarako epaitegiak frogatutzat eman zuen salaketa eta zortzi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion akusatuari, intimitatearen aurkako delituagatik. Epaia bi aldeek adostu zuten.

Gertatutakoa diziplina falta oso astuna izan zela arrazoituta Udaleko idazkariak zerbitzutik kentzeko egindako proposamena izan zen martitzenean onartutakoa. Udaleko Berdintasun batzordeak gaiari buruzko adierazpen instituzionala aterako du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak