Goiena telebista Yaakar elkarteko kideekin izan da.
2019an sortu zen Aretxabaletan Yaakar elkartea Senegalgo Mbam herriari laguntzeko asmoz; hain justu, bertatik iritsi zen Aminata Sene senegaldarra Aretxabaletara. Hiru urteren bueltan, Yaakar elkarteko kideak bertan izan dira osasun etxe txiki baten inaugurazioan. Hainbat proiektu dituzte esku artean, baina diru-laguntzak beharrezkoak dituzte hauek aurrera eramateko. Hori dela eta, Kurtzebarri Eskolako DBH1eko ikasleek jaialdi bat antolatu zuten pasa den eguenean elkartea laguntzeko eta dirua biltzeko.
Goiena telebista Yaakar elkarteko kideekin izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.