Aratusteetako bazkarietarako txartelak, zapatuan salgai

Mirari Altube Arrese 2023ko urt. 26a, 17:36

Aratuste-domekan, otsailaren 19an, egingo diren bi herri bazkarietarako txartelak, zapatuan jarriko dituzte salgai. Arkupen erosi beharko dira kiroldegikora joateko eta Kixkor eta Urbaltz tabernetan bazkari golfo-koak.

Udalak antolatutakoa kiroldegian egingo da eta txartelak –600, guztira– Arkupen erosi ahal izango dira, 10:00etatik aurrera. Kuadrillaka eman behar da izena, eta kreditu-txartelarekin ordaindu; helduen menuak 22 euroko prezioa du eta umeenak, 14 eurokoa –14 urte arte–.

Bazkari golfo-rako txartelak –400, guztira– Kixkor eta Urbaltz tabernetan erosi beharko dira, horiek zabaltzerakoan. Prezioa da 20 euro eta kasu honetan ere kuadrillaka eman behar da izena; hori egiterakoan, abesti bat proposatzeko eskatuko zaie.

Kuadrillak, gainera, hasita daude mozorroak gertatzen; Udalak utzitako lokaleko giltza, esaterako, zortzik dute hartuta.

Kartel lehiaketa

Bestetik, Kultura Sailak deitutako kartel lehiaketara urtarrilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira lanak; irabazleak 300 euro jasoko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak