Hona hemen oinarriak:
- 1. Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
- 2. Teknika librea izango da.
- 3. Kartelaren neurria izango da DIN A3 eta formatu digitalizatuan aurkeztu beharko da –gehienez 10 mega–.
- 4. Derrigorrez honako testu hau izango du: ARATUSTEAK ARETXABALETA 2023.
- 5. Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.
- 6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
- 7. Zelan aurkeztu lanak:
- a) Posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1. 20550. Aretxabaleta.
Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak, nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia aurkeztuko dira. - b) Posta elektronikoz: kultura@aretxabaleta.eus helbidera bidali beharko da. Asuntoan: Aretxabaletako Aratusteak 2023 jarriko da. Posta arruntez eskatzen diren datu berberekin artxibo bat erantsi beharko da, nortasun agiriaren kopiarekin eta telefono zenbakiarekin batera.
- a) Posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1. 20550. Aretxabaleta.
- 8. Kartelak urtarrilaren 29a baino lehen entregatu beharko dira.
- 9. Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
- 10. Epaimahaiaren erabakia otsailaren 3an jakinaraziko da.