Bueltan da Arastusteetako herri bazkari 'golfua'. Urtarrilaren 28an jarriko dira salgai tiketak Urbaltzen eta Kixkorren. Menua honako hau izango da: Entsalada mistoa, Baserriko oilaskoa eta txerri sahieskia parrilan, postrea, ogia, kafea eta edariak. Aukera begano eta zeliakoa ere egongo da. Izen-ematea koadrilaka egingo da, eta abesti bat proposatu beharko du koadrila bakoitzak.
