Kirola balore positibo ugariez beteta dago: adiskidetasuna, errespetua, talde baten parte sentitzea, adiskidetasuna... EKKO (Eskola, Komunitatea, Kirola eta Osasuna) proiektuaren baitan, mahai inguru ezberdinak antolatu dira eta hirugarrena, kirola eta baloreei buruzkoa izan zen. Reala, Athletic Club eta SD Eibarreko Fundazioetako ordezkariekin batera, haurrak kirolean heztearen garrantzia jarri zen mahai gainean Aretxabaletako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.