Oihane Jaka Irizarrek irabazi du 2022ko Karmele Igartua sariketa

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko abe. 17a, 14:29

Berriro jaiotzeko saiakera antzua poesia-lanarekin irabazi du sorkuntza-beka. Gainera, Pamiela argitaletxearen eskutik, Karmele Igartuaren poesia-liburu guztien batura aurkeztu dute Arkupen.

Oihane Jaka Irizar donostiarrak eraman du 2022ko Karmele Igartua saria idatzitako poema-lanagatik. 2.500 euro irabazteaz gain bere lana idazten.eus atarian publikatuko dute. Epaimahaiak "misterio eta sakontasun handiko poema-liburua" izan dela azpimarratu du.

Aurten 19 parte-hartzaile izan ditu lehiaketak, inoiz baino gehiago, epaimahaikide izan den Pako Aristik azaldu duen moduan: "Heldutasun handiko poeta gazteek ere aurkeztu dituzte lanak. Eta maila, benetan, oso-oso ona izan da, zinez. Hamar bat lan argitaratzeko modukoak izan dira".

Libururen aurkezpena

Karmele Igartuaren poesia-lan guztiak, liburu bakarrean batuta argitaratu berri ditu Pamielak, eta liburuaren aurkezpena egin dute sari banaketaren ostean. Bertan, argitaletxeko Jose Angel Irigarayk eta liburuko hitzaurrea egin duen Tere Irastortzak, Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua liburuaren gainekoak azaldu dituzte, Igartuaren seme Ekaitz Ojangurenekin batera. Izan ere, ekitaldian, Karmele Igartuaren senitartekoak egon dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak