Tokiko merkataritza eta produktuak sustatzera datorren Gabonetako kanpaina abian da

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 13a, 16:37

Neguko azokak, merkatariek bezeroei egindako eskaintzek, Udalak antolatutako ekitaldiek eta Gabonetako ohiko beste hainbat kontuk bat egingo dute datozen egunetan. Kanpainaren xehetasunen berri eman dute gaur eguerdian, baita merkataritzaren alde herria dantzan jarri gura duen iragarkia aurkeztu ere.

Saltoki txikiei balioa eman gura izan die Unai Elkoro alkateak eta herritarrak bertako produktuak eta zerbitzuak kontsumitzera animatu dituzte tokiko merkataritza eta ostalaritza ekonomiaren "eragile garrantzitsuak" direlako: "Herri baten bizitzan baliabide baliotsua da, azken urteetan bereziki gaizki pasatu duena, eta, beraz, lagundu egin behar diogu". Hain zuzen ere herrian kontsumitzera animatzen ditu aurtengo Gabonetako iragarkiak. Aretxarte merkatarien elkarteak eta AZ Gaubelak ekoiztetxeak egin dute, Udalaren laguntza ekonomikoarekin, eta Kepa Errasti aktore aretxabaletarrak, oraingoan, herria dantzan jarri du, hain zuzen ere herrian kontsumitzearen garrantzia azpimarratuz.

Neguko Azokan 28 postu

Zortzigarrenez egingo den Neguko Azoka errotzen joan da azken urteotan, eta aurten, abenduaren 17an eta 18an egingo da, goizez bakarrik: 11:00etatik 15:00etara. Durana eta Mitarte kaleetan jarriko dituzte postuak herriko merkatariek, artisauek eta ekoizleek; 28 guztira. Era askotako produktuak eta elikagaiak erosi ahal izango dira: larrua, zilarra, pintura, ilerako osagarriak, arropa, gaztak, eztia, fruitu lehorrak, hestebeteak, gozogintza... Hiruatx Gobernuz Kanpoko Erakundea, Gu Haziak Gara elkartea eta UDA ere han izango dira, baita hainbat idazle aretxabaletar ere euren liburuekin.

Hona hemen zerrenda:

Artisauak:

  • - Mª Luz Osorio.
  • - Maria Zubillaga.
  • - Izaro Sanchez.
  • - Lara Gonzalez.
  • - Lara Garcia.
  • - Iban Urreta.
  • - Itsaso Aldai.
  • - Anne Roessel.
  • - Iker Gabilondo.
  •  - Amaia Otadui.

Ekoizleak:

  • - Gorka Lete.
  • - Ariane Unanue.
  • - Lur Pagoaga.
  • - Ainara Abasolo.

Dendak:

  • - Belar Meta.
  • - Kiloka.
  • - Tak zapatadenda.
  • - Hankabeltz.
  • - Almila Shop.
  • - Amaia Ume Denda.
  • - Haurrak.
  • - Titare.

Idazleak:

  • - David Agirre.
  • - Gemma Iñiguez.
  • - Judit Ruiz de Munain.

Elkarteak/GKE:

  • - Gu Haziak Gara.
  • - Hiruatx.
  • - UDA.

Aretxarteren eskaintzak

Aretxartek ere gogoan izango ditu bezeroak Gabon egunetan eta opari asko iragarri dituzte beste behin. Zigiluen kanpaina egingo dute batetik; herriko komertziotako sei zigilu ezberdin batu eta zozketan parte hartzeko aukera eskuratu. Eta poltsak eta 2023ko egutegiak oparituko dituzte, datorren astetik.

Erakusleiho lehiaketa

Bihar, abenduak 14, jarriko da abian erakusleiho lehiaketa. Lehenengo saria epaimahaiak emango du, 300 euro hain zuzen ere; eta bigarren saria, 150 euro, herritarrek hautatuko dute. Botoa emateko kutxa Arkupen jarriko da eta online ere eman ahal izango da eguenetik; baita saltokietako erakusleihoetan ipiniko den QR bidez ere. Parte-hartzaile guztien artean 50 euroko bonu bat zozkatuko da, Aretxarteko establezimenduetan gastatzeko.

Gabonetako ekitaldiak

Olentzero eta Mari Domingi inolako murrizketarik eta mugarik gabe itzuliko dira kaleetara. Hala, abenduaren 24an, 12:00etan, gutunak jasoko dituzte Herriko Plazan. Desfilea, ohi legez, 18:30ean izango da kiroldegitik irtenda eta Leizarra musika eskolako txistulariek eta bandak lagun eginda. Santakurtz kaleko lanak direla eta, desfilea ez da kale horretatik igaroko; hona hemen ibilbidea: kiroldegitik Araba ibilbidera, Mitarte eta Durana kaleak pasatu ondoren, Herriko plazan amaituko
da. Han, Leizarra musika eskolako haur abesbatzak abestuko du.

Bizar Zurik, abenduaren 31n, eta Errege Magoen kabalgatak, urtarrilaren 6an, ibilbide bera egingo dute.

Egitaraua:

  • - Abenduak 16: Buzkantza dastaketa UDAren eskutik; Herriko plazan, 18:30ean hasita.
  • - Abenduak 17 eta 18: Neguko Azoka.
  • - Abenduak 20: Leizarra musika eskolaren Gabonetako kontzertua; Arkupen, 18:00etan.
  • - Abenduak 24: Olentzero eta Mari Domingi.
  • - Abenduak 26: Txalo Produkzioak taldeak Kottauak antzezlana taularatuko du; Arkupen, 19:00etan.
  • - Abenduak 27. Leuneko seikoteak kaleak alaituko ditu, 19:00etatik aurrera.
  • - Abenduak 28: Ispirit gospel talde donostiarraren kontzertua; Arkupen, 19:00etan.
  • - Abenduak 29: Bertso saioa, Uxue Alberdi, Ane Labaka, Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolariekin; Arkupen, 19:00etan.
  • - Abenduak 30: Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua; parrokian, 19:00etan.
  • - Abenduak 31: Bizar Zuri eta San Silvestre lasterketa.
  • - Urtarrilak 3 eta 4. Haur parkea Ibarra kiroldegian, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Hiru eta 12 urte bitartekoentzat.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak