Santakurtz kaleko obrak azken txanpan sartuko dira

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 16a, 11:00

Santakurtz kaleko Hornidura eta Saneamenduko Plan Bereziaren obren azken bi faseak, asteartean, azaroaren 15ean, hasiko dira –Exprex tabernatik Otalora kalerantz doan tarteko  eta Kurtzebarri eskola inguruko lanak–. Eta aurreikusten da Gabonetarako bukatuta izatea.

Hasiko diren lanek hainbat aldaketa ekarriko dituzte. Otalora kalera joateko, ibilgailuek Arkupe –Santakurtzeko sarreran– ondoko tunela zeharkatu beharko dute. Tunelaren altueragatik 2,6 metro baino gutxiagoko ibilgailuek bakarrik zirkulatu ahal izango dute. Eta, ibilbide horretan, zirkulazioa beheranzko noranzkoa izango du. Horrez gain, Express taberna aurreko edukiontziak lekuz aldatu dituzte, Santakurtz kaleko 7. eta 8. zenbakien arteko gunera.

Lurpeko azpiegiturak nola banatuta dauden ikusi ondoren, erabaki zuten obren azken bi faseak –bosgarrena eta seigarrena– aldi berean gauzatzea. Lanak Gabonetarako amaituta egongo dira.

Gaur egun lanean diharduten zatia

Bestalde, aurreko faseetako lanak azaroaren amaieran bukatuko dira. Momentu horretatik aurrera, bizilagunek Iparragirre eta Sarasate artean aparkatu ahal izango dituzte haien ibilgailuak. Gune horretako sarrera Amets tabernako kalea izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak