Eguenetik igandera tomatea izango da protagonista Aretxabaletan

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko ira. 7a, 13:30

Aurten, astea berezia izanik, igandera soilik murriztu dituzte Tomatearen Asteko ekintzak, baina egitarau oparoa aurkeztu dute. Eguenean hasi eta igandera bitartean berriz, herriko sei tabernetan, bertako tomateaz eginiko askotariko pintxoak dastatu ahal izango dira.

Aretxabaletako Tomatearen Astearen seigarren edizioa berezia izango da beste urte batzuekin alderatuz. Irailaren 8tik 11ra izan arren, aurten, ekintzak egun batera soilik murriztu dituzte, aste barruko jai egunak direla eta. Ahala eta guztiz egitarau oparoa izango da Aretxabaletan igandean.

Bien bitartean, bihartik hilaren 11ra arte, herriko sei tabernatan, Exprex, Gurea, Dagda, Iosu, Taberna Berri eta Mugin hain zuen, Aretxabaletako larrosa barietatearekin eginiko hainbat pintxo dastatu ahal izango dira. Probatzen duen orok, pintxo onena aukeratzeko botoa eman dezake. 

Egun nagusia igandea

Bestalde, aurten tomatearen asteko ekitaldi guztiak igandean izango dira. Urtero bezala izar nagusia, Durana kalean egingo den azoka izango da. Aurten 15 postu izango ditu azokak, tomatea protagonista dela. Aipatzekoa, aretxabaletako tomatearen hazia erosteko aukera ere izango dela. Tomateaz gain, bestelako produktuak erosteko aukera ere izango da domekan.

Bi lehiaketa ere izango dira azokaren barruan. Tomate barietate handienarena eta tomate itsusienaren sariak banatuko dira lehiaketara aurkeztutakoen artean. Botoa eman duten herritarren artean ere sariak banatuko dira. Ez dira ordea domekan izago diren ekintza bakarrak, Marcc Badal-en eskutik, haziak erauzteko tailerra izango delako. Hau ere, Durana kalean bertan egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera.

Indarra hartzen ari den astea

Aretxabaletako Udaletik zein Mankomunitatetik, oso pozik agertu dira urtetik urtera Aretxabaletako Tomatearen Astea izaten ari den bilakaeraz eta hartzen ari den garrantziaz. Are gehiago kontuan izanda David Agirre herrikideak ekoiztutako tomateek hainbat sari jaso dituztela azken urteotan: 2021ean, Kantabriako Santa Cruz de Bezana eta Torrelavegako tomate lehiaketak irabazi zituzten, estatu mailako atalean; eta 2022an, Santa Cruz de Bezanakoa irabazi eta Torrelavegakoan bigarrenak izan dira. Horrek guztiak hauspoa ematen dio Tomatearen Asteari.

Udaleko Ainhoa Cabero kultura zinegotziak, dei egin dio jendeari Aretxabaletara gerturatu daitezen, "gure lurrak emandako altxor honetaz gozatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak