Urriaren 16an ospatuko da Kooperatiben arteko VII. Lasterketa Solidarioa

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko ira. 7a, 16:01

Urtero bezala, Mundukidek antolatuta, Urkulun egingo da Kooperatiben arteko VII. Lasterketa solidarioa. Aurten gainera, Nordic walking modalitatean, X3 lasterketan eta oinez parte hartuko duen jendeaz gain, gazteentzako lasterketa ere izango da berrikuntza moduan. 

Afrikan eta Hego Amerikan programa soziekonomikoak garatzeko laguntza ekonomikoa biltzen duen lasterketan, hiru modaliateetan parte hartu ahal izango da, X3 taldekako lasterketa, Nordic walking modalitatean eta oinez burutu ahalko dira ibilbideak dituen 6,3 kilometroak.

Goizeko 10:30etan abiuatuko dira Nordic walking modalitatean eta oinez arituko direnak. Bi modalitate hauek publiko gutzientzat daude zabalik eta 10 euroko ekarpena egin beharko dute.  Ordu erdi beranduago berriz, X3 talde lasterketa abiuatuko da. Azken honetan, kooperatiba bakoitzeko hiru kidek osatutako taldeek parte hartuko dute eta emakumezko, gizonezko zein talde mistoak izan daitezke. Hauek ere 10 euroko ekarpena egin beharko dute pertsonako.

Izen matea jada zabilk dago Mundukideren web orrialdean, Urriaren 12ra bitartean. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da Urkuluko Otalora jauregiko aparkalekuan.

Urriaren 16an Urkulura gerturatu ezin dutenek ere beraien ekarpena egin ahal izango dute dorsal solidarizaren bidez. Web orrialdean, izena emateko atalean bertan aurkituko dute dorsal solidarioa erosteko aukera. 

Gazteentzat ere lasterketa

Urtero izaten dira gurasoekin Urkuluko lasterketara geruratzen diren gaztetxoak. Aurten, hauen lasterketa gosea asetzeko, propioo beraientzat izango dute lasterketa bat, adin tarte bakoitzari dagokion distantziara egokituta. 2012-2013an jaiotakoek 500 metro egin beharko dituzte, 2010-2012an jaiotakoek 1000, 2008-2009an jaiotakoek 1500 eta 2004-2007an jaiotakoek 7000. Hauen lasterketa goizeko hamarretan abiatuko da eta izen ematea doakoa izango da.

Egunean bertan gainera, zuzeneko musika emanaldiak izango dira Urkulura gerturatzen diren guztien plazerrerako eta tabernatxo bat ere izango dute jan-edateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak