Herritarren ekarpenak aztertu dituzte Markel Olanok eta Unai Elkorok

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abu. 31a, 17:23

Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Aretxabaletan izan da Unai Elkoro alkatearekin batera. Ekainean, Etorkizuna Eraikiz kapsulan herritarrek utzi zituzten ekarpenak aztertu dituzte, besteak beste.

Aretxabaletarrek 133 ekarpen edo proposamen egin zituzten orduan; proposamenen %27a haurren ingurukoak izan dira; hain zuzen, aretxabaletarren kezka nagusienetariko bat haur parkeak estaltzea da. Bestalde, proposamenen %18ak kirol arloarekin zerikusia izan du.

Alkateak nabarmendu du eskaera batzuk aurrez mahai gainean zituztenak direla; eta, eskaera berriak, saiatuko direla hurrengo urteetako plangintzan txertatzen.

Aretxabaletan jaso dituzten proposamenak, aztertu eta forma eman ondoren, diputazioaren aurrekontu irekietan sartuko dituzte. Azken fasean hamabi proiektu egongo dira; herritarrek, proiektuak hautatzeko aukera izango dute Internet bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak