ALBISTEAK

Beste sari bat Aretxabaletako tomatearentzat

Hasier Larrea 2022ko irailaren 1a

Aretxabaletako tomate barietateak bigarren urtez jarraian jaso du Kantabriako Santa Cruz de Bezana herriko lehiaketako saria. Iaz bezala, Larrinogarai baserriko uzta aurkeztu du David Agirre aretxabaletarrak.

220 parte hartzaileren artean, Espainia mailako kategorian, tomate barietate onena Aretxabaletakoa izan da beste behin. Malagako zezen-arrautza eta Los Arcosko tomate arrosarekin lehiatu da finalean. Bost adituz osatutako epaimahaiak ez du zalantzarik izan aurten ere David Agirrek aurkeztutako tomateei errekonozimendua emateko garaian.

Asteburu honetan ere Torrelavegako azokan, Kantabriako beste lehiaketa batean, aurkeztuko ditu tomateak Agirrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak