2021eko gerakinetik 2,2 milioi euro aurrekontuetan jasota ez dauden hainbat lanetara bideratzea proposatu du Udal Gobernuak, eta proposamenean jasotako proiektuak ontzat eman ditu udalbatzak, aho batez.
Zubia eraiki eta harresia bota
Igogailu publikoa jarriko da Iturrizar plazan, Deba ibaiaren pasealekua eta Txarapea lotuz. Horretarako hitzarmena iaz si- natu zutela jakinarazi du Unai Elkoro alkateak: "Etxebizitza lanak aurrera doaz eta igogailuarendako unea hauxe da". Ondoren, komentu ingurua berrurbanizatuko dute: "Lanik garrantzitsuena zubia eraikitzea izango da. Gainera, argindar dorrea eta transformadorea lurperatu egingo dira eta komentua inguratzen duen harresia bota". Lan horietara guztietara milioi bat euro bideratu dituzte.
Txarapeako ezpondan lurrak mugitu egin direla berriro jakinarazi du alkateak, eta mendi hegal hori egonkortzeko dirua jarri beharko dutela. Arkupeko klimatizazio-sistema berrira ere bideratu dute dirua, eta Ibarra futbol zelaia ureztatzeko sistema berritzera. Eta argindarraren, gasaren eta zaborraren igoerei aurre egiteko 400.000 euro pasa- txo gorde dituzte. Gaineratu du urte bukaeran erabakiko dutela lan gehiagori heldu edo ez.
EH Bilduren proposamenak
Udal Gobernuak proposatutako partida batzuk "ezinbestekoak" direla onartu du EH Bilduk; Txarapeako mendi hegala egonkortzeko eta gastuen igoerei aurre egiteko sortutakoak, esa- terako. Eta pozik agertu da Txarapea herriarekin batzeko pro- posamenarekin. "Guk plantea- tutakoa zen, hain zuzen ere. Horiez gain, beste zazpi bat ideia jarri ditugu mahai gainean, zuhurtasuna lehenetsita, eta 200.000 euroko eskaerak egin", dio Ion Albizuk. Hona hemen proposatutako batzuk: landa eremuan konponketa txikiak (100.000 euro); pilotalekuaren proiektua indartu (60.000 euro); Iralabarri eta Copreci arteko bidegorria bukatu (15.000 euro); kiroldegiko kuotak egokitu (10.000 euro); eta beste hainbat konpon- keta lan. Udal Gobernua proposamenak aztertzekotan geratu da: "Batzuk logikoak dira eta".