ALBISTEAK

'Bizikletaz adinik ez', Aretxabaletan

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko maiatzaren 5a

Donostian bizikletaren inguruko eragileetan ziharduten zenbait pertsonaren artean sortu eta Real Sociedad Fundazioa kolaboratzaile duen ‘Bizikletaz adinik ez’ ekimena Aretxabaletan izan da. Lanbide Eskolara etorri dira, eta bertakoen eskutik, baita Basotxo erretiratuen elkartera ere, besteak beste.

Lanbide Eskolan ibilgailuen ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute aurrena. Basotxoko lagunak jaso eta herrian osteratxoak egin dituzte ondoren. Adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea da ekimenaren helburua, parte-hartzea eta harremanak bultzatuz, belaunaldien arteko lankidetzaren eta hiri-mugikortasunaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak