Autismoaren Espektroko Nahastearen bueltan, hainbat ekintza zapatuan Aretxabaletan

Txomin Madina Milikua 2022ko mar. 29a, 14:14

Datorren zapatua, apirilaren 2a, Autismoari Buruz Kontzientziatzeko Munduko Eguna da eta hori horrela, hainbat herritarrek eta eragilek antolatuta ekintza ugari egongo dira Aretxabaletan. Autismoaren Espektroko Nahastea duen zortzi urteko Anerren ama Oihane Llinares izan da sustatzailea, bere esanetan gaiaren inguruko ezjakintasun handia dagoelako.

Hemen zapaturako gertatutako egitaraua:

  • 11:00-14:00: Puzgarriak, Iturrigorri pilotalekuan.
  • 11:30: Karaokea, Iturrigorri pilotalekuan.
  • 12:30: Aretxabaleta Abesbatza, Mitarte kalean.
  • 13:00: Jaiki Elkartearen erakustaldia, Mitarten.
  • 14:30: Paella dastaketa, Herriko Plazan. 200 tiket aterako dira euro baten truke. Kilokan eta Belar Metan egongo dira salgai aurretik, eta zapatuan, Herriko Plazan.
  • 16:30: Aurpegiak margotzeko haurrentzako tailerra, Dagda taberna ondoko plazatxoan.
  • 17:30: The Song (blues) taldearen kontzertua, Hirusta taberna ondoko plazan.
  • 19:30: Demonio de Niño taldearen kontzertua, Herriko Plazan.
  • 20:30: Saskiaren zozketa.
  • 21:00: Fatxadak urdinez argiztatzea.

Gainera, dozena bat artisauk euren postuak jarriko dituzte Mitarte eta Durana kaleetan goizean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak