Lehen postuetara hurbildu da UDA, Elgoibar mendean hartuta (2-1)

Jon Irizar Aranguren 2022ko ots. 22a, 14:30

Elgoibar bigarren sailkatua izan zuen aurkari UDAk domekan Ibarran. Partidu ona jokatu zuten Unai Calzon eta Aitor Etxebarriaren mutilek; lehen zatian goitik behera nagusitu ziren, eta Ibai Lasagabaster eta Unai Belokiren gol banarekin, 2 eta 0ekoarekin egin zuten aldageletarako bidea. Distantzia murriztu zuten bigarrenaren hastapenean debabarrendarrek, baina bere horretan gelditu zen markagailua epaileak azken txistua jo zuen arte (2-1).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak