Santa Kurtz kalea luzatzen den 300 metroetan eta Amets taberna zein Expres taberna dauden kaleetan egingo ditu interbentzioak Sasoi eraikuntza enpresak. Bizilagunei ahalik eta oztopo gutxien eragiteko asmoz sarbideak bermatuko dituzte atarietara uneoro.
Esku-hartzearekin argiteria publikoa LED argiekin hornituko dute eta telekomunikazio instalazioak ere aldatuko dituzte, hiri-altzari berriak jartzearekin batera. Bizilagunek ahalik eta aparkaleku gehien jartzea hobetsi zuten proiektuaren parte hartze prozesuan, eta 150 ibilgailurentzako tokia egingo dute. Lanek urte osoa iraungo dutenez, biztanleei pazientziaz jokatzeko dei egin die Aretxabaletako Udalak. Bien bitartean, 75 aparkaleku egokitu dituzte Tubos enpresaren orubean.