Euripean, gizonezkoen Erregional Ohorezko Mailako 16. jardunaldiko neurketa jokatu zuten Ibarran UDAk eta Urolak domeka arratsaldean. Azken lau neurketetan puntu bakarra bilduta, garaipen gosez irten ziren etxekoak zelaira. Aukera asko izan zituzten Unai Calzonen mutilek lehiaren hastapenean, baina bi minutuan, kolpe bikoitza eman zuen jaitsiera postuetan dagoen Urolak (0-2). Atsedenalditik bueltan ahalegindu ziren aretxabaletarrak estutzen, eta lortu zuten, gutxienez, Unanue eta Zuazuaren golekin markagailua berdintzea. Datorren astean Lezon izango dute arantza ateratzeko aukera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.