Gomendioz betetako 'Neguko gida' gertu dute liburutegiek

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 17a, 17:57

Hainbat liburutegik elkarlanean Neguko gida argitaratu dute aurten ere. Seina liburu gomendatu dituzte hor, lau adin taldetan banatuta. Helduentzat, ostera, hamabost liburu, bost disko eta bost film gomendatzen dira. Aretxabaletako eskoletan banatuko dituzte, eta liburutegietan ere bai. Bertsio digitala udalaren webgunean ere jarri dute.

Aramaio, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñatiko liburutegiekin elkarlanean egindako gida da eta Aretxabaletak egin ditu koordinatzaile lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak