ALBISTEAK

Neguko Azokak 24 artisau, ekoizle eta merkatari elkartuko ditu zapatuan

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 13a, 17:49

Neguko Azokak ez du hutsik egingo aurten ere. Herriko artisau, ekoizle eta merkatarien postuak –banakako karpak– Durana eta Mitarte kaleetan jarriko dituzte, eta goizez –11:00-15:00– zein arratsaldez –17:00-20:00– izango dira herritarren zain.

Zazpigarrenez egingo da Neguko Azoka zapatuan, eta, pandemia sasoira egokituta, iazko formatuarekin dator aurten ere, prebentzio neurriak bete ahal izateko. Hala, banakako karpak jarriko dira postuen arteko distantzia mantentzeko. Eta Udalak herritarrei eskatu die ez lasaitzeko eta neurriak betetzeko: jende pilaketak saihestuta eta maskara erabilita.

Bi kaleetan banatuta 24 postu jarriko dituzte eta askotarikoa eskaintza izango da: larrua, zilarra, pintura, ilerako osagarriak, arropa, gaztak, eztia, fruitu lehorrak, hestebeteak… Herriko hiru elkartek ere izango dute euren txokoa, UDAk eta Hiruatx GKEak eta Zaporeak GKEak.

Hona hemen parte-hartzaileak:

1. Artisauak eta ekoizleak:

  • - Iban Urreta
  • - Izaro Sanchez
  • - Lara Gonzalez
  • - Maria Zubillaga
  • - Mari Cruz Osorio
  • - Nerea Maskariano
  • - Lara Garcia
  • - Anne Olano
  • - Ariane Unamuno
  • - Itsaso Aldai
  • - Mari Gonzalez
  • - Gorka Lete
  • - Lur Pagoaga
  • - Amaia Otadui
  • - Jose Lonbide

2. Merkatariak:

  • - Belar Meta.
  • - Almila Shop.
  • - Kiloka.
  • - Titare.
  • - Hanka Beltz.
  • - Haurrak

3. Elkarteak eta GKEak:

  • - UDA
  • - Hiruatx
  • - Zaporeak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak