Krisi ekologikoari, klimari eta energiari buruz egin du berba Mikel Oterok, Aretxabaletan

Mireia Bikuña 2021ko urr. 7a, 18:00

Aretxabaletako Energia-mahaiak gonbidatuta Etorkizuneko energia delako hitzaldia egin du EH Bilduren legebiltzarkideak.

Argindarraren prezioa gora eta gorantz doan honetan, etorkizuna nolakoa izango den zehazterako orduan, Udalek joka dezaketen papera "oso inportantea" dela gaineratu du Oterok. Era berean, egun bizi dugun egoera "nahiko larria" dela esan du.

Bestalde, urriaren 8rako argindarraren prezioaren igoeraren aurka iragarrita dagoen itzalaldian parte hartzeko gonbidapena egin die herritarrei.

Energia-mahaia

Argindarraren eta, orokorrean, energiaren kontuekin kezkatuta, energiaren beraren gogoeta egiteko taldea sortu du Aretxabaletako EH Bilduk.  Bost lagunek osatzen dute energia-mahaia, baina, pertsona gehiago gura dituzte, ahalik eta proposamen gehiago jaso ahal izateko. Horiek guztiak helburu jakin batzuk bete ahal izateko.

Mikel Oteroren hitzaldia izan da taldeak dituen kezkak plazaratzen hasteko lehen hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak