Ibaia berreskuratzeko 10 neurri proposatu ditu Aretxabaletako EH Bilduk

Hasier Larrea 2021ko ira. 1a, 12:52

Koalizioak uste du errekaren gaineko ardura duten erakundeek gehiago egin dezaketela isurketak ekiditeko. Erreka blindatzea eta herritarrek ibaiarekiko harremana berreskuratzea nahi dute; hori lortzeko neurriak dira proposatutakoak.

Kezka sortu du Aretxabaletan abuztuaren hasieran Deba ibaiak jasandako isurketen ondorioz eragindako kalteak. Egun batean kolore zuriz agertu zen erreka, eta bestean, arrainak hilik agertu ziren.

Deba ibaiaren mantenuan inplikatuta dauden erakundeen artean ibaia osorik berreskuratzeko plan bat egitea proposatu du Aretxabaletako EH Bilduk, honako neurri hauek jaso ahal izango dituenak:

  • Industrialdeetako estolderiaren egoeraren azterketa sakona egitea, eta estolderian egon daitezkeen akatsak identifikatzea eta konpontzea.
  • Industrialdeetako irteerak blindatzea, saneamendua hobetuz eta isurketak detektatzeko zundak instalatzeko aukera aztertuz.
  • Azken isurketaren aurretik ibaian bizi ziren espezieen birpopulaketa.
  • Erakundeen arteko harremana hobetzea, gertatzen ari den deskoordinazioa eta informazio-falta saihesteko.
  • Sentsibilizazio-kanpainak egitea isurketa txikiak saihesteko (atariak eta autoak garbitzea…).
  • Komentuaren eta elizaren arteko ubidea desagertzea ahalbidetzeko lan egitea.
  • Errekako zenbaiat puntuetako barandan plastikoak ez erortzeko sareak jartzea.
  • Ibairako sarbideak sortzea, ibaiarekiko harremana indartzeko.
  • Ibaiertzeko flora baldintza egokietan mantentzea.
  • Udalean azken urtetan ordezkatu barik dagoen ingurumen teknikarien lana ordezkatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak