Koldo Zubillaga zinegotziak azaldu duenez, "industrialdearen ondorioz" gerta izanaren susmoa dute, oraindik arrainak hil izanaren arrazoiak argitu ez badira ere. Udala ere Ertzaintzarekin jarria da kontaktuan, salaketa egiteko, eta beraien esku utzi dute ikerketa.
"Aurreko batean erreka kolore zuriz agertu zen, baina arrainik ez zen hilik agertu. Oraingoan berriz, erreka garbi agertu da, baina arrainak hilik. Ez dugu ezer ulertzen", adierazi du Aretxabaletako zinegotziak.
