Arrain ugari hilda agertu dira Deba ibaian, San Andres inguruan

Maialen Santos 2021eko abuztuaren 5a

Deba ibaian hildako arraina, gaur goizean.

Gaur, eguena, arrain ugari hilda agertu dira Deba ibaian, Arrasaten, San Andres auzo inguruan. Urak ez du kolore arrarorik itxuraz, baina Arrasateko Udaletik adierazi dute arrainak hil izanaren arrazoiak aztertzen ari direla, Ingurumen sailarekin elkarlanean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak