Domekatik martitzenera bitartean ari dira bitartean Euskal Bailarak Kriteriuma proba jokatzen 200 txirrindularitik gora. Amurriok, Aretxabaletak eta Laudiok elkarren segidako hiru egunetan hartu dituzte probak, eta bigarren egunean iritsi da lasterketa Debagoienera. Guztira 115 kilometroko proba izan da, Aretxabaletan hasi eta bukatu dena, Gatzagako gainak protagonismo berezia hartuta.