Hona hemen egitaraua:
Ekainak 9, eguena
Ituiño magoaren Magia parrastan ikuskizuna Iralabarri plazan. Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa. Ikuskizun partehartzaile , dinamiko eta magikoa.
Ekainak 11, egubakoitza
Leizarra Musika Eskolako bandaren kontzertua Santa Rita lorategian. Filmen soinu-bandetan oinarrituta dago kontzertua eta bukaeran sorpresa bat egongo da.
Ekainak 13, domeka.
Neomak taldearen kontzertua Herriko plazan.
Ekainak 16, eguaztena
Bihar Txontongilo taldearen Karolino printzesa eta dragoiaren burua antzezlana, Santakurtz plazan.
Ekainak 20, domeka
De Estella a la Ribera lana aurkeztuko du Acordes Navarros taldeak Herriko Plazan. De Estella a la Ribera da bere lehen diskoa, hamazazpi abesti biltzen
dituena eta taldearen sorreratik gaur egunera arteko ibilbidearen oroitzapena irudikatzen duena.
Ekainak 22, martitzena
Kalean otso etxean uso ikuskizuna taularatuko du Patata Tropikala konpainiak Santa Rita lorategian. Patata Tropikala Antzerki Laborategiak ipuin desberdinak nahastu ditu, bizikidetzaz eta ‘ez da ez’ mezuaz hitz egiteko.
Ekainak 30, eguaztena
Kiki eta Koko pailazoek Bizi-bizi zirkua ikuskizuna aurkeztuko dute Kurtzebarri Eskolako kantxan. Zirkuaren gaia jorratzen duen ikuskizuna da, abesti, dantza eta joku parte-hartzaile askorekin osatuta.
Jaikiren ikuskizuna
Bestalde, ekainaren 18an Jaiki Elkarteak eta Sara Alonsok (pianoa eta ahotsa) Kaioak ez du hotzik ikuskizuna eskainiko dute Ilargi plazan (19:00etan).