Azken sailkapena erabakitzeko, hainbat emaitza hartu dira kontuan. Sormenari eta alderdi teknikoari dagokien fasekoak, batetik, eta fase dinamikokoak, bestetik, eslalom, azelerazio eta balaztatze probekin. Amaitzeko, errendimendu proba egin behar izan zuten, ordubetean ze autok zirkuituari itzuli gehiago egin –motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak parte-hartzaile denek zituzten berdinak–. Errendimendu proban istripu txiki bat egon zen, eta behar baino hamar minutu lehenago amaitu zen lasterketa, Aretxabaletakoak postuak irabazteko moduan zeuden garaian.
Honela, debagoiendarrak laugarren onenak izan ziren errendimendu proba arteko emaitzak kontuan izanda, eta lasterketa ostean zortzigarren postuan amaitu zuten. Aurtengo txapela kantabria aldera joan zen.