ALBISTEAK

Garazi Estebez eta Ainhize Barrainkua Valentzian arituko dira asteburuan

Maialen Santos 2021eko apirilaren 16a

Euskadi Fundazioak urrats garrantzitsua emango du asteburuan. Izan ere, Laboral Kutxa taldea estreinakoz arituko da UCI Women´s Continental Team mailan. Talde horretako sei txirrindulari arituko dira Paternan hasi eta Valentzian amaituko den 92 kilometroko lasterketan, eta tartean, Garazi Estebez eta Ainhize Barrainkua aretxabaletarrak daude.

Orain arte ez dute aukera handirik izan lehiatzeko, eta igandekoa denboraldiko bigarren lasterketa izango da. Motibazioz hartuko dute erronka. Ildo horretatik, uste dute talde lana ezinbestekoa izango dela asteburuko lasterketara begira, eta horretarako nork bere lana ahal bezain ondoen egiten saiatuko direla adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak