ALBISTEAK

Elkarretaratzeei berrekin diete Aretxabaletako pentsionistek

Imanol Beloki Unamuno 2021eko martxoaren 2a

Basotxo erretiratuen elkarteko zuzendaritzak erabaki du pentsioak aldarrikatzeko elkarretaratzeei berrekitea. Ia lau urteren ostean, atzo, astelehena, 12:00etan batu ziren berriro hainbat lagun, Herriko Plazan, besteak beste, gutxieneko pentsioen igoera eskatzeko. Hemendik aurrera ere astelehenero batuko dira, ohiko orduan, hamabost minutuko agerraldia egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak