Herriko kultura "hiltzen" ari dela salatu du Kuartela Kultur Elkarteak

Maider Arregi 2021ko ots. 22a, 14:40

"Kultura segurua" dela eta "kuartela zabalik" gura dutela aldarrikatu zuten Aretxabaletako musikari eta herritarrek zapatuan. Aretxabaletako Kuartel zaharrean abiatu zuten musikari eta herritarrek manifestazioa. Bizi duten egoeraren ondorioz, herriko kultura pixkanaka hiltzen doala salatu zuten.

Elkarteko kideek Udalari kuartela zabaltzeko proposamena egin ziotela azaldu dute: Udalaren eta elkartearen arteko kontratu sinboliko bat sinatzea, alegia; inorentzat inongo kosturik izango ez zukeen hitzarmena. "Kontratu horrek, legez, eraikina zabaltzea eta bertako kultur jardunari ekitea ahalbidetuko luke", diote. Trukean, herritarrendako kultura ikuskizunak eskaintzeko konpromisoa hartuko luke elkarteak.

Udaleko ordezkariei proposamena gustatu zaie, baina gauzatzeko aukerarik ez dutela azaldu dio Ainhoa Cabero Kultura zinegotziak GOIENAri. Gaineratu du entseguak baimentzea ez dagoela udalaren esku eta Eusko Jaurlaritzari dagokiola. Kontzertuen kontratuari dagokionez jakinaraizi du Caberok, dekretuak jasotzen dituen baldintzak ez direla betetzen; hau da, alta emanda egon behar dutela musikariek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak