Aretxabaleta Lagunkoia elkartearen proposamenak aztertuko ditu Udalak

Hasier Larrea 2020ko urr. 29a, 15:29

Partaidetza plataformak idatzitako txosten eguneratua iritsi berri zaio Udalari, eta aurrera begira herri mailan dituzten erronkak aztertzen jarriko da orain.

2012an sortu zen Aretxabaleta Lagunkoia partaidetza elkartea, eta ordutik herrian hobekuntzak txertatzeko ahaleginean dihardute plataformako kideek. Udalarekin hartu-eman etengabean aritzen dira partaideak, komunikazio horrek herri mailan etekinak emanik. Basotxo erretiratuen elkartean azaldu digute partaidetza elkartea zertan datzan. 

Zortzi eremutan zentratu dira txosten berriak biltzen dituen proposamenak: aire zabaleko guneak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea eta gizarte sarea, errespetua eta gizarteratzea, herritarren parte-hartzea eta enplegua, komunikazioa eta informazioa, eta gizartea eta osasun zerbitzuak.

Gai batzuk Foru Aldundiaren eskumena dira, besteak, aldiz, Aretxabaletako Udalarenak. Bertako zinegotzi eta langileen ardura izango da orain puntu bakoitza aztertu eta lanerako pautak zehaztea.

Elkarteko kideen esperientzia lagungarria izan zaio Udalari herri mailan ekarpenak egiteko. Herriko plazako arrapala, Eskoriatzako mugan dagoen komun publikoa, errespetuaren gaineko idazlan lehiaketa, txakurren inguruko ordenantza… iniziatiba ugari jarri dira martxan Basotxo erretiratuen elkartearen bueltan sortutako taldetik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak