Basabeko biribilguneko lanak hasi dituzte

Hasier Larrea 2020ko urr. 2a, 16:00

Basabe poligonoan, Azben, zirkulazioa arautuko duen biribilgune berria eraikitzen hasi da Gipuzkoako Foru Aldundia. Ondorioz, trafiko alternatiboa ezarriko da bertan. Datorren astelehenetik aurrera, Urkulura doan errepidea itxita egongo da bi astez, indusketa lanak egiteko, eta kartelak jarriko dira bidea itxita dagoela ohartarazteko.

Industrialdetik bueltan, Urkulurantz joateko edo Basabe baserritik herrirantz jaisteko hartu beharreko bidea adieraziko du seinalizazioak. Biribilgunea berriak GI-627 errepidearen erdiguneko lotura hau sinplifikatuko du. Unai Elkoro alkateak adierazi duen bezalaorain arte arazo batzuk eman ditu bidegurutzeak: "Bere egunean ematen zuena egin zen. Bertakoentzat ez zen hainbesteko arazoa, ingurukoek ezagutzen dutelako, baina, kanpotik zetozenak galduta aritzen ziren…".

Biribilgune berriak neurri hauexek izango ditu: 29 metro eta erdiko kanpoko diametroa eta 7 metroko eraztuna. Barnealdeko uharteak, berriz, 15 metro eta erdi neurtuko du.

Aurreikuspenen arabera, 10 asteko lanak

Proiektua 196.210 euroan esleitu dio Foru Aldundiak Otegi-Gaztañaga enpresari. Obren iraupena 10 astekoa izango dela kalkulatzen da, gauzak horrela, ibilgailuek Gabonetarako zeharkatu ahalko dute biribilgune berria. Erabiltzaileek honako erraztasunak edukiko dituzte ordutik aurrera: "Orain ondo geratuko da. Ez, soilik, biribilgunea, Ororutza, bidea gurutzatzeko zebrabidea egongo da, eta espaloiaz jarraitu dezakegu… Inporteaz Foru Aldundia arduratuko da, gainera, eta hala gainetik kentzen dugu egin beharretan genuen lanetako bat".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak