Segurtasun neurrien inguruko informazioa herritarrekin partekatzen, Aretxabaletan

Mireia Bikuña 2020ko abu. 17a, 16:22

Ostalaritzara bideratutako sentsibilizazio kanpaina Aretxabaletako erdigunera heldu da. Bi teknikari indarrean dagoen osasun araudiaren inguruko azalpenak eman dizkiete tabernatan zeuden erabiltzaileei.

Ostalaritza eremuko kontsumo garaian eta eremutik kanpo musukoaren erabileran; distantzia soziala bermatzeko irizpideetan; eskuetako garbitasunean; eta taldeetan hamarreko muga ez gainditzean ipini dute fokua informazioa banatzen egon direnek. Era berean, musukoak banatu dituzte herritarren artean.

Kanpaina adin tarte guztietara zabaldu badute ere, ahalegin berezia egiten dihardute gazteengana heltzeko. "Une honetan, Koronabirusaren zabalkundea gelditzeko ahaleginean, kolektibo hori da sentsibilizazio eta pedagogia lan handiena eskatzen duena", esan du teknikarietako batek.

Hiru lurraldeetakoak

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu. "Kanpainaren bitartez, hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek beraien hondar alea jarri nahi dute pandemia indargabetzen laguntzeko", esan dute.

Hainbat herritan

Uztailaren 24an hasitako kanpainak Gipuzkoako 40 herri bisitatuko ditu, guztira. Errenteriako eta Mutrikuko Madalena jaiekin hasi zuten, eta irailaren 13an bukatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak