Herriko sortzaileak arratsaldeko zazpietan ekitaldia egingo dute plazan eta ondoren bizi duten egoeraren berri emango dute. Minutu zaratatsua egingo dute protesta gisa. "Ulertzen dugu egoeraren larritasuna eta honen aurrean hartu beharreko neurrien garrantzia. Hala ere, kultura ekintzak eta neurri hauek bateragarriak direla badakigu, uztaileko hainbat ekintzetan ikusi den bezala. Herriari bizitza emateko intentzioarekin edozein jarduera antolatzerako orduan, sortzaileok oztopoak besterik ez ditugu aurkitu bidean, eta hau salatzeko beharra ikusten dugu. Egoera hauek, ordea, ez dira berriak. Izan ere, aspalditik ikusi ditugu herriko sortzaileak alde batera uzten dituzten jarrerak", diote.