25 urteko gizonezkoa hil zen uztailaren 31n Aretxabaletako Urkulu urtegian. Gaztearen lagun taldeak uretan sartzen ikusi bai, baina ateratzen ez zela ohartuta 112ra deitu zuen 17:45 inguruan. Ertzaintzaren helikopteroa bertaratu zen; eta baita urpekari taldea ere. Urpekariek atera zuten gizonezkoa baina ezin izan zuten suspertu. Gogoratu, debekatuta dagoela Urkulun bainua hartzea. Kanalean pilatzen dira bainua hartu gura dutenak eta zorigaiztoko ezbeharra ere inguru horretan izan zen.