Esleipen prozesu gorabeheratsu baten ostean, erabilgarri dago Aretxabaletako pasealeku berria

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko uzt. 24a, 12:58

Herriko alde bat eta bestea lotzen dituen oinezko pasealekua estreinatu berri dute aretxabaletarrek, kiroldegiaren inguruko azken zatiko obrak amaitu ostean. Hori bai, espero baino buruhauste gehiago eragin ditu esleipen prozesuak; arazoak izan dituzte enpresa eraikitzaileekin. Azkenean, Bergarako Construcciones Artzamendi enpresak exekutatu du obra, ia 300.000 eurotan.

019ko irailean laugarren deialdia egin zuen Aretxabaletako Udalak Deba ibaiaren ezkerraldeko ertzeko pasealekuaren lanak esleitzeko. Herriaren sarrera eta Markole auzoa lotzen dituen pasealekua 62 metrotan luzatu dute eta horrez gain, aireko argindar sarearen lurperatze lanak ere bukatu dituzte. Gune horretan lurraren baldintzak ez dira egokienak izan obrarako, ibai ertzean landare trinkoak daudelako eta goiko partean drenatze lanak egin behar izan direlako. 

Laugarren deialdia behartu beharra

Lurraren baldintzez harago, baina, espero baino buruhauste handiagoak sortu dizkie lanok Aretxabaletako Udalari, enpresa eraikitzaileekin izandako gorabeherek eraginda. 

Bergarako Contrucciones Artzamendi enpresa eraikitzailea arduratu da obra exekutatzeaz eta deialditik deialdira garestitzen joan ostean ia 300.000 euro inbertitu behar izan dira. Obra garrantzitsua Unai Elkororen arabera, zirkulazio handiko eremua delako.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak