Animalien gaineko ordenantza aho batez onartu du udalbatzak

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 19a, 15:30

Alegazioak aurkezteko epea zabaldu da orain. Txakurren jabeek aldaketen berri dakarren liburutxo bat jasoko dute.

Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantzari hainbat aldaketa egin dizkiote, eta astelehenean, Arkupen egindako ezohiko osoko bilkuran eman zion onespena udalbatzak; aho batez onartu zuten, gainera. Interesatuek alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiete orain aldaketa horiei, eta, egin ezean, behin betiko onartua izango da.

Araudi horren eguneraketan parte hartzeko aukera eskaini zieten herritarrei orain dela hilabete pasa, eta 30 ekarpenetik gora jaso dituzte. Horiek aztertzeko, lantaldea osatu zuten Udalean, eta horietatik lau proposamen onartu dituzte.

Karmele Uribarrik, Ongizate Saileko zinegotziak, osoko bilkuran azaldu zuen liburutxo batean jasoko dutela onartutako araudia, eta animalien jabeei bidaliko dietela etxera, aldaketa guztien berri izan dezaten.

Hauteskunde-mahaiak osatuta

Udalbatzak, bestetik, uztailaren 12an hauteskunde-mahaietan izango diren herritarrak aukeratu zituen. Horiek egunotan jasoko dute jakinarazpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak