ALBISTEAK

Aretxabaletarrek orain arteko ordutegiekin jarraitu beharko dute

Uxue Igarza Loiola 2020ko mai. 22a, 15:21

10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietan, ordutegirik gabe kalera irteteko araua argitaratu da gaur, Estatuko Aldizkari Ofizialean. Halere, neurriak espero ez ziren bestelako xehetasunak ere ekarri ditu berekin: biztanleriaren zenbatekoaz gain, dentsitatea ere hartu da kontuan.

10.000 biztanle baino gutxiago edukitzeaz gain, kilometro karratuko 100 biztanle baino gutxiago duten herriak bakarrik  izango dute baimena ordutegirik gabe jarduteko. Aretxabaletaren kasuan, 7.100 herritar inguru diren arren, 245 bat biztanle daude kilometro karratuko, eta beraz, ez du bigarren baldintza betetzen. 

Herritarrei azken orduko xehetasun edo moldaketaren inguruan galdetu diegu, eta kexu agertu dira; ordutegiek egoera "zaildu eta okertu" egiten dutela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak