ALBISTEAK

Hankabeltz urdaitegiak kanpaina solidarioa jarri du martxan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko api. 21a, 15:58

Aretxabaletako Hankabeltz dendak elikagai sorta berezi batzuk prestatu ditu, egoerarik zailenetan dauden herritarrei doan emateko. Gaur hasi dira egitasmoarekin, eta banaka batzuen eskaera jaso dutela adierazi du Antonio Tamayo bertako jabeak.

Oinarrizko elikagaiez osatutako produktu-sortak honako elikagaiak ditu: Kilo erdi pasta, kilo erdi arroza, 250 mililitro oliba olio, dozena erdi arrautza, eta litro bat esne, eta, egitasmoarekin, gaur, martitzena hasita bi pertsonek batu dituztela saskiak, eta beste hiru eskaera ere izan dituela adierazi du Antonio Tamayo Hankabeltz urdaitegiko jabeak.

Antonio Tamayo produktu-sorta prestatzen.

"Denbora daramagu zenbait herritarren elkartasun egitasmoak ikusten, haurrentzako doako denbora-pasak egin dituzte… Ez genekien zer eta nola egin. Hala, oinarrizko elikagaien produktu sorta bat prestatu dugu, benetan beharra dutenen pertsonentzat, eta inolako diru iturririk ez duenarentzat, bereziki. Hala, beharra duena dendara etorri edo gurekin harremanetan jar daiteke sare sozialen bidez. Dendara, banan-banan sartzen dira bezeroak, eta norbaitek lotsa izan arren lasaitasun mezua helarazi nahi dut, bere poltsa zuriarekin aterako delako etortzen dena, barruan zer daraman jakin gabe. Bezero bat gehiago bezala".

Eskerrak egitasmoarekin bat egin dutenei

Pasta eta arroza eraman diote zenbait herritarrek Tamayori, egitasmoarekin bat eginez. Hori horrela, herritarrek duten solidaritatea gauza ederra dela gaineratu gura izan du: "Anonimoki ekarri didate zenbait elikagai dendara, eta hauei eskerrak eman nahi dizkiet egitasmoarekin bat egiteagatik. Beraiek badakite nortzuk diren, eta, beraz, eskerrik asko!. Horrekin batera, nire bizilagunari ere eskerrak eman nahi dizkiot erakutsi duen prestutasunagatik… Jendeak besteengatik egin dezakeena ederra dela uste dut, eta hala jokatu behar dugu guztiok".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak