HEMEN DEBAGOIENA

Izaskun Besa: "Amari bazkaltzen ematera joan naiz Txagorritxura, laguntze aldera"

Txomin Madina Milikua 2020ko mar. 16a, 19:03

Gasteizen bizi den Izaskun Besa aretxabaletarraren ama COVID-19 gaitzarekin dago Txagorritxu ospitalean. Izaskuni berari probarik egin ez badiote ere, bakartuta dago bere erabakiz –kutsatuta egon daitekeela jakinik–, ez duelako hori zabaltzerik gura.

Besaren ama martxoaren 7tik dago Txagorritxu ospitalean eta 8an esan zioten positibo eman zuela. Bazkaltzen ematera joan da hainbat egunetan, erizaintzako laguntzaileek duten lan mardula ikusita. Azken egunetan, baina, murriztu egin dizkiete bisitak eta ezin du halakorik egin. "Azken egunotan eskularruak eta maskarak bakarrik eman dizkigute eta orain hurbildu ere ezin naiz egin harengana, metro eta erdira egon beharra dut, gelako ezer ukitu barik. Ama badoa eta ezin naiz alboan egon…". 

Etxean egon beharragatik kexaka dabiltzanei esan gura die gutxiago kexatzeko eta betetzeko esandakoa: "Jende asko dagoelako egoera are eta txarragoan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak