66 film labur aurkeztu dituzte XIII. Huhezinemara

Mireia Bikuña 2020ko ots. 13a, 15:51

Bi hilabeteko epean, kopuruz, aurreko urteetan baino lan gutxiago jaso dituzte, baina ez kalitatez. Hori azpimarratu dute antolatzaileek. Bestalde, Lara Gonzalez arrasatearraren irudia aukeratu dute Sail Ofizialaren kartelerako.

Film laburrak bidaltzeko epea 2019aren abenduaren 2an hasi eta otsailaren 2a arte egon da zabalik. Guztira 66 film labur jaso dira eta antolakuntza taldea pozik azaldu da filmen kalitate mailarekin. "Oraindik film laburrak aztertzen ari gara. Asko dira eta oso ezberdinak, baina orokorrean oso pozik gaude aurtengo lanen mailarekin", esan dute.

Berrikuntzak

Jasotako filma labur guztien artean kopuru jakin bat aukeratuko dute jaialdiaren Sail Ofizialerako. Hor, bost sari banatuko dituzte aurten. Berrikuntza nagusia Donostiako Fantasiazko Eta Beldurrezko Zinemaren Astean emango duen La Horrorosa saria egongo da. Sari hori irabazten duenak 2020ko urriaren 31tik azaroaren 6ra ospatuko den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako 2 pase oso irabaziko ditu. Film labur irabazlea, Donostiako jaialdiko kide batek aukeratuko du.

Gainerako sariak izango dira: Goiena saria, Vertigo saria, Ikusleen saria eta Mundukide saria.

Kartel onena

Bestalde, XIII. Huhezinema irudikatuko duen kartel lehiaketako lan onena aukeratu dute. 27 lan aurkeztu ziren, eta antolatzaileek Lara Gonzalez arrasatearraren lana aukeratu dute, bere originaltasuna azpimarratuz. "Kartel oso landuak bidali dizkigute eta zaila egin zaigu akordio batera heltzea", esan dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak