HEMEN DEBAGOIENA

Aratusteen berri emateko gogotsu dago Txapel Txin

Mirari Altube Arrese 2020ko ots. 11a, 15:33

Zapatuan, otsailaren 15ean, etorriko da Txapel Txin Aratuste jaietara gonbidatzera herritarrak. Berrikuntza askorekin dator, besteak beste, izango dira erraldoi txikien kalejira, herri bazkaria eta elektrotxaranga. Aratusteetan ere ez dira faltako nobedadeak.

Egunez ospatzeko jaia antolatu du Karnabalen Lagunak Txapel Txin egunerako. Aurten, gainera, "oso erromantiko" etorriko dela Txapel Txin aurreratu du Ibai Zangituk, aurreko egunean San Valentin izanik. Aurten, herritarrak ere gonbidatu ditu bazkarira eta komentuan elkartuko dira; txartelak erosteko azken eguna bihar, eguaztena, izango da –Kixkor eta Urbaltz tabernetan–. Herriko sukaldari "ospetsuenek" paella gertatuko diete han elkartutakoei.

Paella-jana gertatuko duten sukaldariak Txapel Txinen inguruan.

Hemen zapaturako gertatutako egitaraua:

  • 12:00, Kalejira erraldoi txiki eta gaiteroekin.
  • 13.00, Love truck party.
  • 14:30, Herri bazkaria mojetan.
  • Ondoren, bingo musikatua.
  • 18:00, AZ Gaubelak Herriko Plazan.
  • 18:30, Love truck party.
  • 19:00, Pregoia eta txapel lehiaketa, Herriko Plazan.
  • Ondoren, txorizo mokadutxoa eta sagardoa.
  • 19:30, Orkresta elektrotxaranga.

Aratusteak ate joka

Arausteak iragarriko dituen kartela aukeratu du epaimahaiak; Lexuri Doyague arrasatearrak egindako hain zuzen ere. Lehiaketa horrek ikusmina sortu du eta kanpotik ere hainbat jaso dituzte, besteak beste, Valentziatik eta Ciudad Realdik. Guztira hemezortzi izan dira jasotakoak eta "kalitate handikoak".

Lexuri Doyague 2020ko Aratusteak iragarriko dituen kartelarekin.

Bigarren lehiaketa bat ere izango da aurreko urteetan legez: balkoi lehiaketa. Aratuste giroa agertzen duten bi balkoi sarituko dituzte eta Aretxarten erabiltzeko 100 euroko bina bono jasoko dituzte ierabazleek. Izena aurrez eman behar da derrigor Arkupen –943 08 10 01–; balkoiak apainduta egon beharko du hilaren 21etik 25era bitartean.

Bestetik, kiroldegian egingo duten herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna egubakoitza izango da; Arkupen dituzte horiek.

Nerabeendako ekintzak antolatzearen alde egin du Udalak azken urtean eta Aratuste-domekan ere izango dituzte hainbat ekitaldi. Photocalla izango dute arratsalde partean, afari merienda komentuan, eta txokolate-jana gauerdian.

Aratusteetako egitaraua

Otsailaren 21a, egubakoitza

  • 18:00 Leizarra musika eskolak antolatuta, Egubakoitz Argal jaia, Ibarra kiroldegian

Otsailaren 23a, domeka

  • 10:00, Diana, txistulariekin.
  • 11:45, Txino dantza Santa Ageda neska-mutilen eskutik.
  • 12:00, Kuadrillen desfilea. Ibilbidea: Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari (Txakoli taberna zena), Mitarte, Durana eta Herriko Plaza.
  • 13:00, Kalejira, Gesaltza txarangarekin.
  • 14:30, Herri bazkaria kiroldegian, KI DJak girotuta.
  • 14:30, Herri bazkari golfoa Iturrigorri pilotalekuan, AZ Gaubelak girotuta.
  • 17:30, Photocall-a plazan.
  • 18:00, Kalejira Gesaltza txarangarekin kiroldegitik Herriko Plazara.
  • 18:45, Mozorro lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Herriko Plazan.
  • 19:00, Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa.
  • 19:30, Jon DJaren emanaldia, Herriko Plazan.
  • 22:00, Afari merienda komentuan (13 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendua). Jatekoa norberak eraman beharko du eta musika egongo da. Ezingo da alkoholdun edaririk sartu eta ezingo da erre.
  • 24:00, Txokolate banaketa plazan. Bakoitzak bere edalontzia ekartzea gomendatzen da.

Otsailaren 25a, martitzena

  • 10:30, Neska-mutikoen dantzak Herriko Plazan; 5 urtekoek Txino dantza eta 2 urtekoek dantza bat.
  • 11:00, Kalejira Irulitxa txarangarekin. Jarraian, LHko ikasleek 2014ko lehiaketaren koreografia sariduna dantzatuko dute.
  • 16:00, Kalejira Irulitxa txarangarekin.
  • 17:30, Buruhandien kalejira Irulitxa txarangarekin batera.
  • 20:00, Txin-en hileta. Zerraldoa eramango dute Santa Ageda neska-mutilek Mitarte kaletik Herriko Plazaraino (herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie).

Udala antolatzaile nagusia izanik hari laguntzen jardun dute Karnabalen Lagunak, Santa Ageda neska-mutilak, Leizarra Musika Eskola, Aretxabaletako Txistu Taldea, ikastetxeak eta guraso elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak