1.465 kilo elikagai bildu dituzte Aretxabaletan, Lesboseko errefuxiatuei laguntzeko

Maialen Santos 2020ko urt. 4a, 11:29

UDA kirol elkartearen ekimenez, errefuxiatuentzat otorduak prestatzen diharduen Zaporeak elkarteari laguntzeko janari bilketa egin dute Gabonetan zehar, Aretxabaletan. Guztira 1.465 kilo elikagai batu dituzte, eta Lesbosera bidaliko dituzte horiek guztiak.

Lesboseko errefuxiatu kanpamenduetan bizi direnentzako otorduak prestatzen jardun da Zaporeak elkartea, eta elkarte horri laguntza eman asmoz jarri du martxan elikagaien bilketa UDA kirol elkarteak. Hala, sail guztietako jokalariek ez ezik, Aretxabaletako eskolek, enpresek eta herritarrek ere eman nahi izan dute laguntza, eta horri esker erronka gainditzea lortu dutela azaldu du Agurtzane Elkorok, UDA kirol elkarteko lehendakariak: "1.000 kilo elikagai biltzeko helburua genuen, eta azkenean kopuru hori gainditu dugu. Eskerrak eman nahi dizkiet laguntza eman duten guztiei".

Laster, Lesbosera bidean

Aretxabaletan jasotako guztia kamioiez eraman zuten atzo. Beste herri batzuetan bildutako elikagaiak jaso eta asmoa da datozen asteetan itsasoz Lesbosera bidaltzea. Maria Agirre Zaporeak elkarteko kideak azaldu moduan, Lesbosen egunero 1.200 otordu prestatzen dituzte bertako errefuxiatuentzat, eta beraz, Aretxabaletan bildutakoa "sekulako laguntza" izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak