Hiruatx elkarteak Kolonbian jarraituko du lanean

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 11a, 17:55

Kolonbiako Nariño probintziako Coemprender kooperatibarekin jardun du lanean Hiruatxek azken urteotan Mundukide Fundazioarekin elkarlanean, eta orain, nekazal ingurura joko du, probintzia berean, beste ekimen bati bultzada ematera. Herrialdeen garapenaren alde lanean dihardu Hiruatxek azken 28 urteotan.

Zabor birziklatzaileekin jardun du lanean Hiruatxek azken urteotan, Kolonbiako Pasto hirian. Hain zuzen, Nariñoko birziklatzaileek eratutako Coemprender kooperatibako lehendakari Celina Imbajoaren bisita jaso dute eta hark, proiektuaren nondik norakoen berri eman zien aretxabaletarrei.

Proiektu hori bukatutzat eman dute, eta orain, Nariñoko departamentuko nekazaritza txikiari bultzada emateko asmoarekin agertu dira Hiruatxeko kideak: "Nekazari txikiei lagundu, gehienbat, emakumeengan fokua jarrita. Kasu honetan, Mundukiderekin elkarlanean aritzea ohorea da guretzat, eta fidagarritasuna ematen digu aurrera egiteko".

Aurrera jarraitzeko gogotsu

Urtea askoan lanean izan arren elkarteko kide den Oier Sarasuak jakinarazi du osasuntsu dagoela Hiruatx, hein handi batean aretxabaletarren babesari esker: "Aretxabaletako herritarren aldetik laguntza asko jasotzen dugu; azken batean, horrek animatzen gaitu aurrera egitera. Herritarrek guk egiten dugun horretan sinesten dute, gurekiko konfiantza dute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak