Aretxabaletak futbol zelai berria izango du urrirako

Amaia Zabala 2019ko abu. 20a, 18:04

Aretxabaletako zazpiko futbol zelai berria gero eta gertuago dute UDAko futbolariek. Ibarra kiroldegi aurreko berdegunean ari dira egiten eta urrirako erabiltzeko moduan izatea aurreikusten dute. 

Belar artifiziala jarriko diote futbol zelaiari eta hori ureztatzeko sei aspertsore izango ditu. Berezitasun moduan, aipatu behar da, zelaia inguratzen duen hormarik ez duela izango eta irekia izango dela.

Azpimarratu behar da, UDAko taldeen furtbol partidak Ibarran jokatzen jarraituko dutela eta futbol zelai berri hau entrenamenduetarako soilik erabiliko dela.

Futbola indarrean dagoen kirola da Aretxabaletan eta horren adibide da UDA kirol taldeak egun 500 futbolari izatea. Ondorioz, talde guztiak Aretxabaletan entrenatzen jarraitu ahal izateko futbol zelai berri bat izatea beharrezkoa zela azpimarratu du Elkorok.

Hasiera batean futbol zelai berria irailaren 1erako zabalik izatea espero zen arren, eraikuntza-lanen atzerapena dela eta, hilabete beranduago, urrian irekitzea aurreikusten dute.

Futbol zelai berriaren aurrekontua 400.000 eurotakoa izan da eta Aretxabaletako Udalaren eta UDAren artean finantzatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak